Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-01-15

Osteguna

13. Gaia. Uhin mekanikoen energia aztertu dugu. Intentsitatea, Energia-dentsitatea eta potentziaren adierazpenak ikusi ditugu. Soinuaren kasuan intentsitate maila definitu dugu.

Problemak. Doppler efektuarekin lotutako 17. problema ebatzi dugu. Eta energiarekin lotutako 10 eta 12. problemak egin ditugu. Biharko egin ezazue 11. problema eta arazorik baduzue bihar tutoretzara etor zaitezkete 8:00etatik 13:00ak arte.

Azterketa.
Data: Urtarrilak 29
Ordua: 9:00
Lekua: zehazteke
Gaiak: 2tik 13-ra biak barne
Egitura: Hiru galdera teoriko (1:15h) eta hiru problema (1:30h)
Zalantzak: tutoretza orduetan (astearteak 14:00-17:00 eta ostiralak 8:00-11:00) etor zaitezkete. Ezin baduzue, e-mail bat idatzi eta beste ordu bat zehaztu dezakegu.

Garrantzitsua. Praktiken notetan R bat agertzen bazaizue, praktika hori errepikatu behar duzue. Bestela, praktikak suspendituta izango dituzue eta ezingo duzue lehenengo partziala gainditu. Kasu horretan, asignatura gainditu ahal izateko, ekaineko azterketa finalarekin batera praktiken azterketa egin beharko duzue.

1 Comments:

At 12:31 a. m., Anonymous Anónimo said...

azteketa 29an da ez? 19 jarri duzulako diot!

 

Publicar un comentario

<< Home