Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-03-31

Asteartea

19.Gaia.Indukzio Elektromagnetikoa. Faraday-Lenz-en legea ikusi dugu eta horren aplikazio bat: Higiduraren bidezko i.e.e.
Problemak. 1 eta 6. problemak egin ditugu eta 8. egiten hasi gara.
Esteka honetan "Saiakera" atalean Faradayren legearen adibide bat aurkituko duzue.

Ostegunerako. Amaitu 8. problema eta 2. egin ezazue.
Entregatzeko. 6. problema eta Ampereren legea erabiliz toroide baten barneko eremu elektrikoa kalkulatu (ikus gai honetako transparentziak).

Gogoratu: Bihar praktikak daude.

2009-03-27

Ostirala

17.Gaia. Dipolo magnetikoa eremu magnetiko batean ikusi dugu. Saiatu ikusitakoa etxean berregiten horretarako irudi hau erabilgarria izango duzue.
8. eta 9. problemak planteatu ditugu.
Esan dugunez 18. Gaia ez dugu emango, baina oso interesgarria da. Materiaren magnetismoari buruz zerbait ikasteko irakur itzazue apunteak edo bideo hau ikusi. Bestalde klasean grabaketa magnetikoari buruzko bideoa ikusi dugu (aurreko estekarekin problemak badauzkazue bideo berbera ere hemen ikus dezakezue).

Entregatzeko. 6. problema eta Ampereren legea erabiliz toroide baten barneko eremu elektrikoa kalkulatu (ikus gai honetako transparentziak).

2009-03-26

Osteguna

17.Gaia. Ampereren legearekin jarraituz R erradioko eta korronte-intentsitate uniformeko kable baten barne eta kanpo eremu magnetikoak kalkulatu ditugu. Eremu magnetikoaren fluxua kalkulatu dugu eta ikusi dugu gainazal itxi batean zeharreko fluxu magnetikoa zero dela.

Entregatzeko. 6. problema eta Ampereren legea erabiliz toroide baten barneko eremu elektrikoa kalkulatu (ikus gai honetako transparentziak)
Ostiralerako. 11. problema amaitu eta 8. problema egin ezazue.

Praktikak

Hemen dituzue orain arte egindako praktiken emaitzak.

R letrak esan nahi du bulegora etorri behar duzuela txostena jasotzera jakiteko zer berregin behar duzuen. Mesedez, apirilak 1 (datorren asteazkena) baino lehenago etor zaitezte txostena jasotzera.

2009-03-24

Asteartea

17.Gaia. Aurreko astean ikusitakoa birpasatzeko 4, 5 eta 10. problemak egin ditugu. Horretaz gain, 6. eta 7. problemak egiteko oharrak eman ditugu.
Ampereren legea ikusi dugu eta solenoide itxurako hari batetik pasatzen den korronte elektrikoak sortzen duen eremu magnetikoa kalkulatu dugu.

Entregatzeko. 6. problema.
Ostegunerako. Egin ezazue 7. problema.

Gogoratu. Bihar praktikak daude.

Asteazkena

17.Gaia. Biot eta Savart-en legea ikusi dugu, hau da korronte elektriko batek sortzen duen eremu magnetikoa. Lege horren bidez korronte zuzen eta infinitu batek eta korronte zirkular batek sortzen duten eremu magnetikoak kalkulatu ditugu. Korronte elektrikoak sortarazten duen eremu magnetikoaren adierazpena azaltzen hasi gara.

Problemak.
2. problema ebatzi dugu eta 3. problema ebazteko bideak eman ditugu.
Astearterako. 3. problema amaitu eta 4. eta 5. problemak egin. Berregin klasean egindako Biot eta Savart-en legearen bidezko eremu magnetikoaren kalkuluko adibideak.

2009-03-17

IV Kontrolaren emaitzak

Hemen dauzkazue IV Kontrolaren emaitzak.

Gogoratu. Egingo ditugun hiru kontrolak 2. lauhilabeteko notaren parte bat direla (%10a). Hau da, ez dira nota igo edo jaisteko notaren parte dira eta beraz aurkezten ez zaretenok 2. partzialaren notakorako puntuak galtzen ari zarete.

Asteartea

17.Gaia. Elkarrekintza magnetostatikoa espazio hutsean. Karga higikor eta korronte elektriko baten gaineko indar magnetikoa ikusi dugu eta gai honetako lehenengo problema ebatzi dugu. Korronte elektrikoak sortarazten duen eremu magnetikoaren adierazpena azaltzen hasi gara.

Biharko.
Egin ezazue gai honetako 2. problema.

Entregatzeko. (martxoak 18 astelehenean edo martxoak 24 asteartean) 16. gaiko 9. problema eta transparentzietan jarri dudan azken problema.

2009-03-13

Ostirala

Kontrola. Hemen daukazue egin dugun kontrola. Problema, liburuko 8. problemaren oso antzerakoa zen, aldaketa bakarra konstantearen balioa izan da.

2009-03-12

Osteguna

16.Gaia. Gai hau amaitzeko 5, 8 eta 11. problemak egin ditugu.
Klase amaieran aurreko urteko 2. lauhilabeteko lehenego kontrolaren kuestioa banatu dut.

Entregatzeko.(martxoak 18 asteleheenean edo martxoak 24 asteartean)
9. problema eta transparentzietan jarri dudan azken problema.

II Kontrola. Data: Ostirala, martxoak 13
Ordua: 12:00
Gela: P2A5
Edukia: 14 eta 15. gaiak

2009-03-11

2007-2008 Ikasturteko Kontrolak

Zuetariko batzuk joan den urteko kontrolak eskatu dizkidazue. Gaztelaniazko 4. taldeari egindakoak hemen dauzkazue.

2009-03-10

Asteartea

16.Gaia. Joule-en legea eta Kirchoff-en legeekin gai honi dagokion teoria amaitu dugu. 1, 2, 3 eta 4. problemak egin ditugu.

Etxerako.
5 eta 11. problemak egin.

*
15. gaiko transparentziak berriro igo ditut. Orain bai, hor duzue proposaturiko problema.

II Kontrola. Data: Ostirala, martxoak 13
Ordua: 12:00
Gela: P2A5
Edukia: 14 eta 15. gaiak

2009-03-06

Ostirala

16.Gaia.Korronte-intentsitatea eta korronte-dentsitatea definitu ditugu. Jarraitasun ekuazioa, Ohm-en legea, indar elektroeragilea eta bateriak ikusi ditugu.

Etxerako.
Erresistentzien elkarketei buruz transparentzietan jarri dudan kuestioa.
Asteartean Entregatzeko. 15. gaiko azken transparentzian proposatutako problema.

II Kontrola. Data: Ostirala, martxoak 13
Ordua: 12:00
Gela: P2A5
Edukia: 14 eta 15. gaiak

2009-03-05

Osteguna

15.Gaia. Gai hau amaitzeko 5. problema egin dugu. Elektrostatikaren zenbait aplikazio ikusi ditugu.
16.Gaia. Korronte elektrikoa. Gai honen sarrera laburra egin dugu.

Ostiralean Entregatzeko. 6. problema.
Asteartean Entregatzeko.
15. gaiko azken transparentzietan proposatutako problema.

2009-03-03

Asteartea

15.Gaia. Eremu baten barruan dielektrikoen jokaera ikusi dugu. Hori praktikan jartzeko 4. eta 7. problemak egin ditugu.

Ostiralean Entregatzeko. 6. problema.