Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010-01-25

Oharra. Tutoretza orduen aldaketa

Urtarrilak 26ko tutoretza Urtarrilak 27ra pasako da (14:00tik 17:00ra).

2010-01-14

Osteguna

13. Gaia. Uhinei buruz emandakoa birpasatu dugu eta Doppler efektua eta Uhin mekanikoen energia eta intentsitatea deskribatu dugu.Irakur itzazue transparentziak, bertan irudi asko agertzen dira teoria hobeto uler dezazuen. Bestalde, esteka honetan uhin geldikorren adibideak ikus ditzakezue, bi Applet daude eta azkenekoan bi uhin batzean uhin geldikorra nola sortzen den ikusten da.

Problemak. 13. gaiko 7 eta 9. problemak egin ditugu.

Biharko. Doppler efektuari buruzko 14 eta 17. problemak egin eta Energiaren intentsitateari buruzko 10 eta 12.a.

Tutoretzak. Azterketetako asteetan ez da klaserik egongo baina tutoritza orduetara etor zaitezkete, ohiko ordu eta egunetan.
Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

Oharra. Urtarrilak 26ko tutoretza Urtarrilak 27ra pasako da (ordutegi berdinarekin).

2010-01-13

Asteazkena

13. Gaia. Uhin Geldikorrak aztertu ditugu.Irakur itzazue transparentziak, bertan irudi asko agertzen dira teoria hobeto uler dezazuen. Bestalde, esteka honetan uhin geldikorren adibideak ikus ditzakezue, bi Applet daude eta azkenekoan bi uhin batzean uhin geldikorra nola sortzen den ikusten da.

Problemak.
12. gaiko 9. problema eta 13. gaiko 1, 2, 4 eta 5. problemak egin ditugu.

Biharko.6, 7, 8 eta 9. problemak egin.

* Praktikak. Gogoratu R bat daukazuenak txostenaren bila etorri behar duzuela.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-01-12

Asteartea

12. Gaia. 8. problema amaitu dugu
13. Gaia. Uhin-Higidura gaia ikusten hasi gara, uhinak zer diren ikusi dugu eta uhin ekuazioa garatu dugu. Uhin harmonikoak ere ikusi ditugu.

Biharko.
12. gaiako 9. problema egin eta 13. gaiako 1, 2 eta 3. problemak egin.

* Bihar, Urtarrilak 13, klase egongo da.

* Praktikak. Gogoratu R bat daukazuenak txostenaren bila etorri behar duzuela.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-01-11

Praktikak. Emaitzak

Hemen dauzkazue praktiken emaitzak.
R bat daukazuenak praktika edo praktikaren txostena errepikatu behar duzuen, horretarako pasa zaitezte P4BN22 bulegotik Urtarrilaren 15a baino lehen.
Gogoratu partziala gainditzeko praktikak gainditu behar direla.

2010-01-08

Ostirala

12. Gaia. 1, 2, 4, 5 eta 6. problemak egin ditugu.

Astearterako.
8. problema amaitu.

* Asteazkenak. Urtarrilaren 13an klase egongo da.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

Osteguna

12. Gaia. 3 eta 7. problemak egin ditugu.

Ostiralerako.
1, 2, 4, 5, 6 eta 8. problemak egin.

* Asteazkenak. Urtarrilaren 13an klase egongo da.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).