Ostirala
12. Gaia. 9. problema amaitu dugu eta III kontrola egin dugu.
Problemak. Astearterako 13. gaiko 1 eta 2 problemak egin.
Garrantzitsua. Praktiken notetan R bat agertzen bazaizue, praktika hori errepikatu behar duzue. Bestela, praktikak suspendituta izango dituzue eta ezingo duzue lehenengo partziala gainditu. Kasu horretan, asignatura gainditu ahal izateko, ekaineko azterketa finalarekin batera praktiken azterketa egin beharko duzue.
Gogoratu. Proposamen bat egin nizuen: urtarrilak 16ko (ostiraleko) klasea 14ra (asteazkenera) aurreratzea, horrela ostirala dudak galdetzeko edo ikasteko izango duzue.
Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.

0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home