Urtarrilak 7
Gogoratu urtarrilaren 7-an, asteazkenean, 9:30etan klase izango dugula.
Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Físicos de la Ingeniería.
Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).
Aurreko kurtsoko (2007-2008) azterketa finalak eta partzialak gehitu ditut eskumako zutabean dagoen Azterketak atalera.
12. Gaia. Lehenengo gaiaren errepaso bezala 2. gaiaren motoreak eta zikloak azaldu ditugu. Gero, 2. printzipioa azaldu dugu. Entropia definitu dugu eta nola kalkulatu (hedapen askea).
11. Gaia. Termodinamikaren 1. printzipioa, bero ahalmenaren difinizioa eta gas ideal baten lau prozesu kuasiestatiko ikusi ditugu.
11. Gaia. Gas idelaen egoera-ekuazioa eta lan hidroestatikoa ikusi dugu eta prozesu kuasiestatikoa definitu dugu. Horretaz gain, sistema termodinamiko baten barne energiaren adierazpena eta Joule-ren legea azaldu ditugu.
10. Gaia. Gai hau amaitzeko 3, 5, 7 eta 9 problemak egin ditugu.
10. Gaia. Fluidoak. Bernoulliren teorema eta Venturi efektuak ikusi ditugu. Trasparentzietan agertzen diren Egia eta Gezurrezko ariketak zuzendu ditugu eta 4. problema egin dugu.
10. Gaia. Fluidoak. Azken egunean ikusitakoa errepasatu dugu, Arkimedesen printzipioa ikusi dugu eta fluidoen dinamikarekin hasi gara: jarraitasun ekuazioa frogatu dugu.