Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2008-09-30

Asteartea

3. Gaia. Abiadura eta azelerazioaren osagai intrintsekoak ikusi ditugu. Biharko komeniko litzateke klasean ikusitakoa ikastea eta dudarik balego bihar galdetu.

Problemak. Aurreko egunean ikusitakoa birpasatzeko 5. problema egin dugu. Abiadura eta azelerazioaren osagai intrintsekoak birpasatzeko 10. problema egin dugu. Biharko 11. problema egin.

2008-09-26

Ostirala

2. Gaia. Gaur gaia amaitzeko 2. eta 4. problemak egin ditugu eta 4. problemaren tankerako beste problema bat.

3. Gaia. Partikularen zinematika. Gai honekin hasi gara eta 4. problema egin dugu.

Hurrengo asterako, 2. gaiko problemak amaitu eta 3. gaiko 1, 2 eta 5. problemak egin.

2008-09-25

Osteguna

2. Gaia. Gaur deribatu partzialak, diferentziala, lerro-integrala eta zirkulazioa, eta fluxua definitu ditugu. 37. orrialdeko 4. problema egin dugu.

Biharko birpasatu klasean egindakoa eta 37. orrialdeko 1, 2 eta 3 problemak egin.

2008-09-24

Asteazkena

2. Gaia. Kalkulu bektoriala. Gai honetan bektorearen definizioa, sailkapena eta eragiketak ikusi ditugu. Gainera, eremu eskalar eta bektorialak definitu ditugu.
Biharko komeniko litzateke gaur emandakoa errepasatzea eta klasean proposaturiko frogapenak egitea.

Berdez dagoena sakatuz 2. Gaiari dagozkion gardenkiak eskuratuko dituzue.

Gogoratu besterik esan ezean, asteazkenetan 9:30tatik 11:00era klasea egongo dela ohiko gelan.

2008-09-23

Asteartea

Sarrera. Hemen dauzkazue gaurko gardenkiak.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue edo klasean galdetu.

2008-09-22

Ongi etorriak Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak irakasgaiko Blogara

Blog honetan Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak Irakasgaia aurrera atera ahal izateko material interesgarria aurkituko duzue.

Eskumako zutabean klasean ikusiko ditugun gardenkiak, aurreko urteetako azterketak, praktiketako txostenak, irakasgaiaren araudia eta bestelako informazioa eskuratu ahal izango duzue.

Bestalde, Fisika hobeto ulertzen erakusten duten Web orrialdeetarako estekak aurkituko dituzue hemen.

Bloga lagungarria aurkitzea espero dut. Zuen parte hartzea ere interesgarria litzateke, bai fisikari buruzko zalantzak, bai bloga guztientzat lagungarriago izan dadin burura datozkizuen iradokizunak comments-etan idatziz.

2008-09-21

Notas Septiembre y revisión

Aquí están las notas de septiembre: las notas del examen y la que aparecerá en acta (es decir la nota teniendo en cuenta las prácticas).

La revisión del examen será el martes 23 de septiembre a las 14:00.