Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010-02-26

Ostirala

15. Gaia. Gaiaren teoria amaitu dugu.Kondentsadoreen energia elektrostatikoa eta dielektrikoak aztertu ditugu.

Astearterako
. Birpasatu gaian ikusitako teoria eta egin itzazue 3, 4 eta 5. problemak.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

Osteguna

15. Gaia. Kondentsadoreak eta kapazitatea aztertu dugu.

Ostiralerako
. 1 eta 2. problemak egin.

Entregatzeko (Otsailaren 26an, ostiralean). 9. problema.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-02-24

Asteazkena

15. Gaia. Elkarrekintza Elektrostatikoa Materialetan. Eremu elektrikoen menpe dauden Eroaleen propietateak aztertu ditugu.

Biharko
. Berregin klasean egindako garapenak.

Entregatzeko (Otsailaren 26an, ostiralean). 9. problema.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-02-23

Asteartea

14. Gaia. Gai honekin amaitzeko 1, 2, 3, 4, 5 eta 7. problemak zuzendu ditugu.
15. Gaia. Elkarrekintza Elektrostatikoa Materialetan. Gai honen sarrera bezala elektrizitatearen hastapenak ikusi ditugu.

Biharko
. Amaitu gai honetako problemak eta errepasatu orain arte egindakoak.

Entregatzeko (Otsailaren 26an, ostiralean). 9. problema.

GOGORATU. Bihar 12:30etan P2A3 gelan eskola egongo da.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-02-19

Ostirala

14. Gaia. Gaussen Legea aplikatuz plano kargatu infinitu baten eremua kalkulatu dugu. Dipolo elektrikoa eremu elektriko batean aztertu dugu.

Problemak. 7. problema egiten hasi gara.

Astearterako. Amaitu 7. problema, hau da potentziala kalkulatu eta eremu elektrikoa eta potentzialak irudikatu. 1, 2, 3, 4, 5 eta 10. problemak eginda egon behar dira, zalantzak badituzue asteartean argituko ditugu.

Entregatzeko (Otsailaren 26an, ostiralean). 9. problema

2010-02-18

Osteguna

14. Gaia. Energia Elektrostatikoa eta Gaussen Legea ikusi dugu. Azken hau erabiliz uniformeki kargatutako esfera batek sortzen duen eremua eta energia potentziala kalkulatu ditugu.

Biharko. Errepasatu klasean egindako garapenak. Gaussen legea aplikatzeko egin ezazue 7. problema.

Praktikak. Begira ezazue ea taldeak eta ordutegiak ondo dauden (atzokoa igo nuena pizkat aldatu dut). Arazoren bat badaukazue, esadazue.

2010-02-17

Praktikak 2. lauhilabetekoa

Hurrengo astean hasiko dira praktikak.
Esteka honetan ikasle bakoitza ze taldean dagoen eta dagokion praktika eta ordua aurkituko dituzue.
Praktiken txostenak, berriz, hemen aurkituko dituzue edo eskuineko zutabearen Praktikak atalean.

Garrantzitsua. Praktikak egitea eta gainditzea derrigorrezkoa da irakasgaia gainditzeko:
1) Gogoratu praktikek partzialeko notaren %10 balio dutela. Notarako kontutan hartuko da: txostena, behar den materiala ekarri duzuen ala ez eta laborategian daukazuen jarrera.
2) Praktika laborategian bertan amaitu eta entregatzea komenigarria da, horrela lortu ahal izango duzuen nota 0-tik 10-ra izango da. Laborategitik kanpo entregatzen baduzue, astebeteko epea izango duzue eta lortu ahal izango duzuen gehienezko nota 5 izango da.
3) Ahalik eta denbora gutxien galtzeko eta laborategian praktika amaitzeko astia izateko, laborategira sartu aurretik txostena ondo irakurtzea eta ulertzea beharrezkoa da. Dudaren bat badaukazue tutoretzara etorri praktika aurretik.
4) Taldekide bakoitzak ekarri behar duen materiala:
- Praktika inprimatuta
- Paper milimetratua (beharrezkoa den praktiketan)
- Kalkulagailua

2010-02-16

Bihar klaserik ez

Arazo teknikoak direla eta bihar ez da klaserik egongo. Mesedez klasekideak abisa itzazue .

Asteartea

14. Gaia. Energia Elektrostatikoa eta Gaussen Legea ikusi dugu. Azken hau erabiliz uniformeki kargatutako esfera batek sortzen duen eremua eta energia potentziala kalkulatu ditugu.

Ostegunerako. Errepasatu klasean egindako garapenak, amaitu ezazue esferaren potentzialaren kalkulua. Gaussen legea aplikatzeko egin ezazue 6. problema.

2010-02-12

Azterketen berrikuspena

Atzo azterketen berrikuspenean ariketaren batean zalantza zegoenez beste irakasleek begiratu behar zutela esan nizuen. Esteka honetan erantzunak aurkituko dituzue.

Zalantzarik baduzue etor zaitezte bulegora.

Ostirala

14. Gaia. Coulomben legea erabiliz diska eta hari kargatuek sortzen dituzten eremuak kalkulatu ditugu. Energia potentziala eta potentzial elektrikoa definitu ditugu eta eraztunaren potentzial elektrikoa kalkulatu dugu bi metodo desberdin erabiliz: gainazarmenaren printzipioa erabiliz eta potentzialak eta eremuak daukaten erlazioa kontutan hartuta.

Astearterako. Errepasatu klasean egindako garapenak eta egin itzazue 2. eta 3. problemak.

2010-02-11

Osteguna

14. Gaia. Coulomben legea ikusi dugu eta hori erabiliz dipolo elektriko batek eta eraztun kargatu batek sortzen dituzten eremuak kalkulatu ditugu.

Biharko. Irakurri Coulomb-en legearen aplikazioei buruzko liburuko 5 eta 6. orrialdeak. Egin ezazue gai honetako lehenengo problema.

2010-02-10

Asteazkena

Azterketa. Azterketa egiteko pista batzuk eman ditut.

14. Gaia. Elkarrekintza elektrostatikoa Espazio Hutsean. Gaiarekin hasi gara. Eremuaren eta kargaren definizioak ikusi ditugu.

Informazioa. 2. lauhilabetekoari buruzko informazio eskumako zutabean daukazue Fitxategiak/Informazio Orokorra azpiatalean.

2. azterketa partziala. Klasean esan dizuet 2. partzialaren data ondo zegoela apunteetan, baina erratu egin naiz. Oraindik ez dakigu noiz izango den. Barkatu eragozpenak.

2010-02-08

Berrikuspena

Ikasle asko zaretenez, askorik itxaron behar izan ez dezazuen, berrikuspenaren egunean (ostegunean) ikasle bakoitzari ordu bat egokitu zaizue (ikus esteka honetan). Eta guztiek denbora izan dezazuen 16:00etan hasi beharrean 15:30etan hasiko da.

* Oharra. Azterketaren berrikuspena ez da egiten problema nola egiten den ikasteko (horretarako tutoretzetara etor zaitezkete), baizik eta azterketa ondo zuzenduta dagoen ikusteko.

* Gogoratu: Asteartean ez da klaserik egongo, horren ordez asteazkenean 9:30etatik 11:00ak arte izango dugu klasea.

2010-02-05

Emaitzak eta Klase ordu-aldaketa.

Hemen dauzkazue azterketaren emaitzak. Azterketaren berrikuspena otsailaren 11an izango da, ostegunean, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara.
Bi ikasleren notetan asterisko bat agertzen da, horrek esan nahi du azterketan kopiatzeagatik suspenditu dutela.

* Oharra: Asteartean ez da klaserik egongo, horren ordez asteazkenean 9:30etatik 11:00k arte klase egongo da.