Asteartea
19. Gaia. Oinarrizko motorea eta transformadorea aztertu ditugu. Elkarindukzio eta autoindukzio koefizienteak definitu ditugu eta energia magnetikoaren adierazpena garatu egin dugu.
Problemak. Ikusitakoa praktikan jartzeko egin itzazue 4, 5 ,7, 8 eta 9. problemak.
Kontrola. Martxoaren 31an, asteazkenean 12:30etan.
Edukia:1-17 gaiak osorik eta 19. gaitik 1, 2 eta 3.2 puntuak.
Gela: P3G2
Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).
