Osteguna
6. Gaia. Astearteko orria amaitu dugu eta horrekin batera higidura harmoniko sinplearen zenbait ezaugarri aztertu ditugu, abiadura,azelerazioa eta beraien adierazpenak; energia mekanikoa, potentziala eta zinetikoa eta beraien adierazpenak. Bestalde, periodoa eta maiztasun angeluarra definitu ditugu.
Problemak. 6 gaiko 1. problema egin dugu.
Biharko. 3. problema egin ezazue eta frogatu ezazue higidura harmoniko sinplea higidura zirkular uniformearen proiekzioa dela.
Kontrola. Klasean esan dizuet zein den erabiltzailea eta pasahitza. Kontrola ikusteko eguna asteartera pasa dugu, begira ezazue bakoitzak duzuen ordua.
