Ostirala
8. Gaia. Gai honi buruzko teoria amaitu dugu errodadura eta estatika aztertuz.
Astearterako. Errepasatu klasean emandakoa bai 7. gaian ikusitakoa (problemak eta teoria) bai gai onetan ikusitakoa. 7. problemaren emaitza eztabaidatu eta 4, 13 eta 16. problemak egin.
Ostiralean entregatzeko. 7. gaiko 11. problema eta problema bera baina pendulu sinplea izan beharrean hertz batetik zintzilikatutako hagaxka baten kasuan (bala hertzetik d distantziara egiten du talka, hagaxkak M masa du, balaren abiadura v da eta masa zentruak talka ostean hartzen duen altuera h da).
Problema bi hauek egiteko web-orrialde honetan dagoena hartu dezakezue kontutan. (Pendulu balistikoa I eta Pendulu balistikoa II).
Kontrola. Kontrolako emaitzetan zegoen akats bat zuzendu dut. Beste arazoren bat aurkitzen baduzue, mesedez esadazue.
Oharra. Datorren astearteko tutoretza asteazkenean izango da ordutegi berean, hau da 15:00tik 18:00ra.
*Praktikak. Gogoratu praktiketan R bat daukazuenak nire bulegora (P4BN22) etorri behar duzuela txostena jasotzera. Bestela praktika hori EZ GAINDITUTA bezala hartuko da eta beste praktikekin media egingo da.
