Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010-05-27

Osteguna

Errepasoa. Aurreko urteko azterketako problemak amaitu ditugu.

Azterketa partziala. Data: Maiatzak 28
Ordua: 16:00
Iraupena: 3 h
Edukia: 14-22 gaiak
Gela: P3C3

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

ZORTE ON!

2010-05-26

Praktiketako Notak (2. Partziala)

Hemen dauzkazue praktiketako notak. Mesedez begira ezazue ondo eta arazoren bat badago esadazue lehenbailehen.

2010-05-25

Asteartea

Errepasoa. Aurreko urteko azterketako problemak egin ditugu. Ostegunean gainontzeko problemak egingo ditugu.

Azterketa partziala. Data: Maiatzak 28
Ordua: 16:00
Iraupena: 3 h
Edukia: 14-22 gaiak
Gela: P3C3

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-21

Osteguna

22. Gaia. Gaia amaitzeko 16 eta 17. problemak egin ditugu. Aurreko urteko azterketetako eta 20-21-22 gaiei dagozkien zenbait problema egin ditugu

Astearterako. Aurreko urteko azterketetako 20-21-22 gaiei dagozkien problemak amaitu. Eta klasean esandako 14-15-16 gaiei dagozkionak egin.

Birpasoa. Geratzen diren orduetan birpasoa egingo dugu aurreko urteko azterketetako problemen bidez, beraz hurrengo egunetarako problema horiek prestatu.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-19

Asteazkena

22. Gaia. Teleskopioa aztertu dugu.

Problemak. 13, 14 eta 15. problemak egin ditugu.

Biharko. Teleskopioaren inguruko 16 eta 17. problemak egin itzazue.

Oharra: ostiralean ez da klaserik egongo.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-18

Asteartea

22. Gaia. Miopia eta hipermetropia aztertu ditugu. Tresna optikoak ikusten hasi gara: lupa eta mikroskopioa.

Problemak. 8, 10 eta 11. problemak egin ditugu.

Biharko. Mikroskopioaren inguruko 13. problema egin ezazue.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-14

Ostirala

22. Gaia. Ispiluei buruzko problemak egin ditugu. Begia tresna optiko bezela aztertu dugu.

Problemak. 3b eta 5. problemak egin ditugu.

Astearterako. 8 eta 9. problemak egin.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-13

Osteguna

22. Gaia. Lente meheei buruzko problemak egin ditugu.

Problemak. 4 eta 6. problemak egin ditugu.

Biharko. Egin ezazue 3. problema baina ispilu ganbilaren kasuan.

* Entregatzeko (ostiralean, maiatzaren 14an). Gardenkietan agertzen diren azken bi problemak. Oharra: Lehenengo probleman uhin luzera gaizki zegoen, baina jada aldatuta dago.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-11

Asteartea

22. Gaia. Lente meheak aztertu ditugu.

Problemak. 3. problemaren lehenengo atala egin dugu.

Ostegunerako. 4. eta 5. problemak egin.

* Entregatzeko (ostiralean, maiatzaren 14an). Gardenkietan agertzen diren azken bi problemak. Oharra: Lehenengo probleman uhin luzera gaizki zegoen, baina jada aldatuta dago.

Bihar ez da klaserik egongo. Nahi duenak tutoritzara etor daiteke ordu horretan (12:30 - 13:30)

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-07

Ostirala

22. Gaia. Optika paraxiala eta sistema optiko perfektua definitu dugu. Dioptrioa aztertu dugu eta Abberen inbariantea ekuazioa ondorioztatu dugu.

Problemak. 1 eta 2. problemak egin ditugu.

* Entregatzeko (ostiralean, maiatzaren 7an). Gardenkietan agertzen diren azken bi problemak. Oharra: Lehenengo probleman uhin luzera gaizki zegoen, baina jada aldatuta dago.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-06

Osteguna

22. Gaia. Optika Geometrikoa Gai berri honekin hasteko Fermat-en printzipioa ikusi dugu eta hori erabiliz Snell-en eta Islapen legeak ondorioztatu ditugu.

Entregatzeko (ostiralean, maiatzaren 7an). Gardenkietan agertzen diren azken bi problemak.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

2010-05-04

Asteartea

21. Gaia. Difrakzioa irekigune zirkular batean (Ayri-ren diskoa) ikusi dugu. Gaiaren errepaso labur bat egin dugu.

Problemak. 7. eta 8. problemak zuzendu ditugu eta 8. problema egin dugu.