Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-02-27

Ostirala

15.Gaia. Kondentsadore mota desberdinen kapazitateak kalkulatu ditugu. Kondentsadoreen elkarketak ikusi ditugu eta eremu elektriko batean metatutako energia kalkulatu dugu. Dielektrikoak aztertzen hasi gara.

Astearterako. Errepasatu klasean egindakoa. Dudarik baduzue asteartean galdetu eta 2. problema egin.

2009-02-26

Osteguna

15.Gaia.Kondentsadoreak ikusten hasi gara. Bi eroale esferikoz osatutako kondentsadore baten kapazitatea kalkulatu dugu.

Problemak. 1. eta 3. problemak egin ditugu.

Biharko. Errepasatu 3. problema eta 2.a egin.

Entregatzeko.- Biharko. 14. gaiko 3. problema eta 8. problema aldaketa txiki batekin: eremua eta potentziala kalkulatu aurretik frogatu C enuntziatuan ematen digutena dela.

GARRANTZITSUA
* Praktikak. Zenbait taldek egin behar dituzten praktikak aldatu dira, mesedez begiratu berriro ze praktika egin behar duzuen.

2009-02-24

Astartea

15.Gaia.Eroaleen jokaera eremu elektrikoenpean. Orekan dagoen eroale baten barneko eremua eta karga ikusi dugu eta ondorioztatu dugu eroale baten gainazaleko eremua eta potentzialak nolakoak diren. Induzitutako kargak eta pantailamendu elektrostatikoak ere azaldu ditugu.

Ostegunerako. Amaitu gai honetako 1. problema, saiatu 2. eta 3. problemak egiten eta irakurri klasean ikusitakoa.

Entregatzeko.- Ostiralerako. 14. gaiko 3. problema eta 8. problema aldaketa txiki batekin: eremua eta potentziala kalkulatu aurretik frogatu C enuntziatuan ematen digutena dela.

* Gogoratu. Bihar praktikak daude.

2009-02-19

Osteguna

14.Gaia. 2. problema ebatzi dugu.
15.Gaia. Elkarrekintza elektrostatikoa materialetan.

Astearterako. Amaitu gai honetako problemak (dudaren bat baduzue klase bukaeran edo tutoritza orduetan galdetu). Pentsa ezazue klasean galdetutakoa: indukzioaren bidez nola kargatu daitezke irudikatutako bolak.

Entregatzeko.- Hurrengo asterako. 3. problema eta 8. problema baina aldaketa txiki batekin: eremua eta potentziala kalkulatu aurretik frogatu C enuntziatuan ematen digutena dela.

2009-02-18

Asteazkena

14.Gaia. Gaussen teoremaren aplikazioak: 7. problema egin dugu eta kargatutako hari infinitu eta kargatutako plano infinituen eremuak kalkulatu ditugu. Metodo hau (Gaussen teorema) eta eremuen kalkulu zuzena konparatzeko kargatutako hari infinituaren eremuaren kalkulua metodo zuzuenarekin kalkulatu dugu. Bestalde, eremu elektriko batek dipolo elektriko baten gainean daukan eragina aztertu dugu eta energia potentziala kalkulatu dugu.

Biharko. Egin ezazue 2. problema.

Entregatzeko. - Aste honetan. Kalkulatu eraztun baten potentzial elektrikoa ardatzean, karga puntual batek sortzen duen potentziala erabiliz.
- Hurrengo asterako. 3. problema eta 8. problema baina aldaketa txiki batekin: eremua eta potentziala kalkulatu aurretik frogatu C enuntziatuan ematen digutena dela.

2009-02-17

Asteartea

14.Gaia. Gaussen teoremaren aplikazioak: Esfera kargatu batek sortzen duen eremua eta potentziala kalkulatu ditugu, Gainazal esferiko kargatu baten eremua eta potentziala (6. problema) eta karga-dentsitate ez uniformeko esfera aztertzen hasi gara (7. problema).

Biharko. Bukatu 11. problema.

Entregatzeko. - Aste honetan. Kalkulatu eraztun baten potentzial elektrikoa ardatzean, karga puntual batek sortzen duen potentziala erabiliz.
- Hurrengo asterako. 8. problema baina aldaketa txiki batekin: eremua eta potentziala kalkulatu aurretik frogatu C enuntziatuan ematen digutena dela.

2009-02-16

Praktikak

Praktikak. Badauzkazue bloggean lauhilabeteko honetako praktikak. Hemen bertan sakatuz edo eskuineko zutabean Praktikak atalean (2_Partziala) aurkituko dituzue. Hor bertan paper milimetratua ere inprima dezakezue.
Bestalde, praktika-taldeak eta ordutegiak hemen aurki ditzakezue.

KONTUZ. Ziurta ezazue inprimatzen duzuen praktikak bakoitzari dagokiona dela eta inprima ezazue euskarazko bertsioa.

GARRANTZITSUA
1) Gogoratu praktikek partzialeko notaren %10 balio dutela. Notarako kontutan hartuko da: txostena, behar den materiala ekarri duzuen ala ez eta laborategian daukazuen portaera.

2) Praktika laborategian bertan amaitu eta entregatzea komenigarria da, horrela lortu ahal izango duzuen nota 0-tik 10-ra izango da. Laborategitik kanpo entregatzen baduzue, astebeteko epea izango duzue eta lortu ahal izango duzuen gehienezko nota 5 izango da.

2) Ahalik eta denbora gutxien galtzeko eta laborategian praktika amaitzeko astia izateko, laborategira sartu aurretik txostena ondo irakurtzea beharrezkoa da.

3) Taldekide bakoitzak ekarri behar duen materiala:
- Praktika inprimatuta, Kalkulagailua, Paper milimetratua (beharrezkoa den praktiketan)

Ostirala

14.Gaia. Energia elektrostatikoa eta Gaussen legea ikusi ditugu. Gaussen legearen aplikazio bezela, esfera kargatu batek sortzen duen eremua kalkulatzen hasi gara.

Problemak. 4.problema amaitu dugu eta 1. ebatzi ahal izateko zenbait ideia eman ditugu.
Asterarterako bukatu esfera kargatuaren eremua kalkulatzen.

Entregatzeko. Kalkulatu eraztun baten potentzial elektrikoa ardatzean, karga puntual batek sortzen duen potentziala erabiliz.

2009-02-12

Osteguna

14.Gaia. Diskaren eremu elektrikoa kalkulatu dugu eta energia potentziala eta potentzial elektrikoak ikusi ditugu.

Biharko egin lehenengo problema, arazorik izanbaduzue klasean zuzenduko dugu.

Entregatzeko. Kalkulatu eraztun baten potentzial elektrikoa ardatzean, karga puntual batek sortzen duen potentziala erabiliz.

2009-02-11

Asteazkena

14.Gaia. Elkarrekintza elektrostatikoa espazio hutsean. Elkarrekintza elektrikoari buruzko sarrera egin dugu, kargaren eta eremuaren definizioak ikusi ditugu. Coulomben legea birpasatu dugu. Bestalde, dipolo eta eraztunaren eremu elektrikoak kalkulatu ditugu.

Biharko errepasatu ikusitakoa, saiatu diskoaren eremu elektrikoa kalkulatzen eta irakurri Coulomben legearen mugak.

2009-02-10

Gela aldaketa

GARRANTZITSUA. Bihar, otsailak 11, klasea P4B1 gelan izango da. Fisikako praktiketako laborategiaren aurrean.

Asteartea

2. lauhilabeteari buruzko informazioa eman dugu: gaitegia, kontrolak, azterketak, praktikak...
Halaber, Fisika Kuantikoa gaia aurten ikusiko ez dugunez uhin-korpuskulu bikoiztasunari buruzko bideo bat ikusi dugu.
2. lauhibetekoan emango dugunaren sarrera moduan "Elektrizitate Estatikoa" izeneko bideoa ikusi dugu. Bideoa "El Universo Mecánico" dokumentalaren kapitulu bat da eta Fisika Aplikatu I Sailean kapitulu guztiak dituzue eskuragarri.

Gogoratu. Bihar 9:30etatik 11:00ak arte klasea egongo da.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideek horren berri izan dezaten.

2009-02-06

2. Lauhilabetea

Hemen aurkituko duzue 2. lauhilabetekoari dagokion informazioa.

Praktikei buruzko informazioa berriz hemen daukazue.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.

2009-02-05

1go partzialeko emaitzak

Hemen dauzkazue emaitzak eta azterketa berrikusteko data eta ordua. Eta hemen azterketa.

Bigarren lauhilabeterako apunteak. Fotokopiak prest daude erreprografiako zerbitzuan.