Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-01-13

Asteartea

13. Gaia. Uhinaren definizioa ikusi dugu. Uhin-higiduraren ekuazioa (DÁlambert-en ekuazioa) garatu dugu eta tentsio baten pean dagoen soka baten higidura aztertu dugu. Uhin geldikorrak azaltzen hasi gara.

Problemak. Gaurko 1 eta 2 problemak egin behar zenituzten. Horietaz gain, uhinaren ekuazioa lantzeko, biharko 4 eta 5. problemak egin itzazue

Garrantzitsua. Praktiken notetan R bat agertzen bazaizue, praktika hori errepikatu behar duzue. Bestela, praktikak suspendituta izango dituzue eta ezingo duzue lehenengo partziala gainditu. Kasu horretan, asignatura gainditu ahal izateko, ekaineko azterketa finalarekin batera praktiken azterketa egin beharko duzue.

Gogoratu. Proposamen bat egin nizuen: urtarrilak 16ko (ostiraleko) klasea 14ra (asteazkenera) aurreratzea, horrela ostirala dudak galdetzeko edo ikasteko izango duzue.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.