Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-05-28

Osteguna

22. Gaia. Teleskopioari buruzko 16 eta 17. problemak egin ditugu. 14 eta 9c eta 9d problemak egin ditugu.

Atzo jarri nituen kontrolen eta praktiken emaitzak. Irakur itzazue ondo eta arazorik badago esadazue.

Aldaketa ekaineko partzialean
.
Ekainak 4 osteguna 17:00etan.

ZORTE ON AZTERKETETAN!

2009-05-27

Emaitzak: Kontrolak eta Praktikak

Hemen dauzkazue azken kontroleko emaitzak eta kontrolen eta praktiken batezbesteko nota.

Gogoratu kontrolen nota lauhilabetekoaren notaren % 10 balio duela, praktikek ere % 10 eta egingo duzuen azterketak nota osoaren % 80 balio du. Kontroletara aurkeztu ez zaretenei listan 0 (zero) bat agertuko zaizue eta praktikak gainditu ez duzuenei EG (ez gainditua), azken hauek azterektaren egunean praktikei buruzko azterketa bat egin beharko dute.

Ondo begiratu nota guztiak eta hutsen bat dagoela pentsatzen baduzue esadazue ahalik eta lasterren.

Asteazkena

22. Gaia. Mikroskopioari buruzko 11, 13 eta 15. problemak egin ditugu. Teleskopioa aztertu dugu.

Biharko. Gai honetan egin gabe geratu diren problemak egin.

Aldaketa ekaineko partzialean
.
Ekainak 4 osteguna 17:00etan.

2009-05-26

Asteartea

22. Gaia. Begia eta lupa aztertu ditugu eta mikroskopioa ikusten hasi gara. 10. problema egin dugu.

Asteazkenerako. 11 eta 12. problemak egin

Gogoratu:
Ostiraleko klasea biharko egunera aldatu dugu, hau da bihar 10:00etatik 11:00etara klase egongo da.

Aldaketa ekaineko partzialean
.
Ekainak 4 osteguna 17:00etan.

2009-05-21

Osteguna

22. Gaia. Lente diberjenteak landu ditugu eta begiaren propietate optikoak ikusten hasi gara. 8. problema egin dugu.

Etxerako. 9. problema.

VI. Kontrola.
Data: Maiatzak 22, ostirala
Ordua: 12:00
Edukiak: 20, 21 eta 22. gaia 5. atala arte (Lente Meheak), 5. atala barne. Azken gai honi buruzko problemak ez dira sartuko.
Egitura: Teoria garatzeko galdera bat eta problema bat.

Aldaketa ekaineko partzialean
.
Ekainak 4 osteguna 17:00etan.

2009-05-20

Asteartea

22. Gaia. 6 eta 7. problemak egin ditugu.

Etxerako. 8 eta 9. problemak.

VI. Kontrola.
Data: Maiatzak 22, ostirala
Ordua: 12:00
Edukiak: 20, 21 eta 22. gaia 5. atala arte (Lente Meheak), 5. atala barne. Azken gai honi buruzko problemak ez dira sartuko.
Egitura: Teoria garatzeko galdera bat eta problema bat.

Aldaketa ekaineko partzialean
.
Ekainak 4 osteguna 17:00etan.

2009-05-19

Asteartea

22. Gaia. Lente meheak eta ispiluak landu ditugu 2, 3, 4 eta 5. problemak eginez.

Biharko. Egin itzazue 6, 7 eta 8. problemak.

VI. Kontrola.
Data: Maiatzak 22, ostirala
Ordua:12:00
Edukiak: 20, 21 eta 22. gaia 5. atala arte (Lente Meheak), 5. atala barne. Azken gai honi buruzko problemak ez dira sartuko.
Egitura: Teoria garatzeko galdera bat eta problema bat.

Aldaketa ekaineko partzialean
.
Ekainak 4 osteguna 17:00etan.

2009-05-15

Ostirala

22. Gaia. Dioptrio esferikoa aztertu dugu eta Abbe-ren aldaezinaren ekuazio frogatu dugu. Azken adierazpen honen aplikazioak aztertzeko lehenengo problema egin dugu. Lente meheak ikasten hasi gara.

Astearterako. Berrikus itzazue klasean emandako frogapenak, Snellen legea, islapenaren legea eta Abberen aldaezina. Egin itzazue 2. eta 4. problemak.

VI. Kontrola.
Data: Maiatzak 22, ostirala
Ordua:12:00
Edukiak: 20, 21 eta 22. gaia 5. atala arte (Lente Meheak), 5. atala barne. Azken gai honi buruzko problemak ez dira sartuko.
Egitura: Teoria garatzeko galdera bat eta problema bat.

Aldaketa ekaineko partzialean
.
Ekainak 4 osteguna 17:00etan.

V. Kontrola.
2009-05-13ko Post-ean dauzkazue notak eta berrikusketa data.

2009-05-14

22. Gaia. Snell eta islapen legearen frogapenak egin ditugu, Fermat-en printzipioan oinarrituz. Optika geometrikoaren zenbait kontzeptuen definizioa eman dugu. Dioptrio esferikoa aztertzen hasi gara.

Entregatzeko. Egin itzazue 21. gaiko azken transparentzian agertzen diren problema eta kuestioa.

Aldaketa ekaineko partzialean. Ekainak 4 osteguna 17:00etan.
V. Kontrola.
Aurreko post-ean dauzkazue notak eta berrikusketa data.

2009-05-13

Emaitzak: V Kontrola eta Praktikak

Hemen dauzkazue V Kontroleko emaitzak eta praktiken batezbesteko nota.
Mesedez irakur ezazue ondo, eta hutsen bat dagoela uste baduzue esadazue lehen bai lehen.

Emaitzekin batera kontrola berrikusteko data jarri dut, maiatzaren 15-ean izango da goizeko tutoritza orduetan.

2009-05-12

Asteartea

21.Gaia. Gaia amaitu dugu eta 8 eta 9. problemak egin ditugu.
22.Gaia. Optika geometrikoa. Gai honi buruzko sarrera laburra egin dugu.

Entregatzeko. Egin itzazue azken transparentzian agertzen diren problema eta kuestioa.

Aldaketa ekaineko partzialean. Ekainak 4 osteguna 17:00etan.
Gogoratu. Praktikaren bat errepikatu behar duenak bihar, maiatzaren 13an, praktiken ohiko ordutegian egin behar du.

2009-05-08

Ostirala

21.Gaia. Orain arte gai honi buruz emandakoa errepasatu dugu eta 6 eta 7. problemak egin ditugu. Laborategian klasean emandakoa ikusi dugu.

Astearterako. Egin itzazue 8 eta 9. problemak.
Entregatzeko. Egin itzazue azken transparentzian agertzen diren problema eta kuestioa.

Aldaketa ekaineko partzialean. Ekainak 4 osteguna 17:00etan.
Gogoratu. Praktikaren bat errepikatu behar duenak hurrengo astean praktiken ohiko ordutegian egin behar du.

2009-05-07

Osteguna

21.Gaia. N iturri puntualek ematen duten interferentzia patroia aztertu dugu. Zirrikitu batek emandako difrakzio patroia azaldu dugu. Bi fenomenoak batera aztertu ditugu.

Biharko. 6. eta 7. problemak egin. Kalkulagailua ekarri.

Aldaketa ekaineko partzialean. Ekainak 4 osteguna 17:00etan

2009-05-06

Asteazkena

21.Gaia. Young-en esperimentuarekin lotutako 3, 4 eta 5. problemak egin ditugu. N iturri puntualek ematen duten interferentzia patroia aztertzeko teoria ikusi dugu.

Biharko. Errepasatu emandako teoria.

Aldaketa ekaineko partzialean. Ekainak 4 osteguna 17:00etan

2009-05-05

Asteartea

21.Gaia. Interferentzien teoria orokorra birpasatu dugu eta kontraste optimorako baldintzak ikusi ditugu. Young-en esperimentua aztertu dugu.

Biharko. Errepasa ezazue emandako teoria. Amaitu 4. problema eta egin itzazue 3. eta 5. problemak.

Gogoratu. Bihar 10:00tik 11:00ra klasea egongo da.