Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-01-14

Asteazkena

13. Gaia. Uhin geldikorrak eta Doppler efektua ikusi ditugu.

Problemak. 4 eta 5. problemak zuzendu ditugu eta Uhin Geldikorrak aplikatzeko 7 eta 9. problemak ebatzi ditugu. Doppler efektua ikusteko 14. problema egin dugu.
Biharko Doppler efektua aplikatzeko 15 eta 17. problemak egin itzazue.

Garrantzitsua. Praktiken notetan R bat agertzen bazaizue, praktika hori errepikatu behar duzue. Bestela, praktikak suspendituta izango dituzue eta ezingo duzue lehenengo partziala gainditu. Kasu horretan, asignatura gainditu ahal izateko, ekaineko azterketa finalarekin batera praktiken azterketa egin beharko duzue.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.