Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-01-26

Azterketa partziala

Data: Urtarrilak 29
Ordua: 9:00
Lekua: P3G2
Gaiak: 2tik 13-ra biak barne
Egitura: Hiru galdera teoriko (1:15h) eta hiru problema (1:30h)
Zalantzak: tutoretza orduetan (astearteak 14:00-17:00 eta ostiralak 8:00-11:00) etor zaitezkete. Ezin baduzue, e-mail bat idatzi eta beste ordu bat zehaztu dezakegu.

2009-01-15

Osteguna

13. Gaia. Uhin mekanikoen energia aztertu dugu. Intentsitatea, Energia-dentsitatea eta potentziaren adierazpenak ikusi ditugu. Soinuaren kasuan intentsitate maila definitu dugu.

Problemak. Doppler efektuarekin lotutako 17. problema ebatzi dugu. Eta energiarekin lotutako 10 eta 12. problemak egin ditugu. Biharko egin ezazue 11. problema eta arazorik baduzue bihar tutoretzara etor zaitezkete 8:00etatik 13:00ak arte.

Azterketa.
Data: Urtarrilak 29
Ordua: 9:00
Lekua: zehazteke
Gaiak: 2tik 13-ra biak barne
Egitura: Hiru galdera teoriko (1:15h) eta hiru problema (1:30h)
Zalantzak: tutoretza orduetan (astearteak 14:00-17:00 eta ostiralak 8:00-11:00) etor zaitezkete. Ezin baduzue, e-mail bat idatzi eta beste ordu bat zehaztu dezakegu.

Garrantzitsua. Praktiken notetan R bat agertzen bazaizue, praktika hori errepikatu behar duzue. Bestela, praktikak suspendituta izango dituzue eta ezingo duzue lehenengo partziala gainditu. Kasu horretan, asignatura gainditu ahal izateko, ekaineko azterketa finalarekin batera praktiken azterketa egin beharko duzue.

2009-01-14

Asteazkena

13. Gaia. Uhin geldikorrak eta Doppler efektua ikusi ditugu.

Problemak. 4 eta 5. problemak zuzendu ditugu eta Uhin Geldikorrak aplikatzeko 7 eta 9. problemak ebatzi ditugu. Doppler efektua ikusteko 14. problema egin dugu.
Biharko Doppler efektua aplikatzeko 15 eta 17. problemak egin itzazue.

Garrantzitsua. Praktiken notetan R bat agertzen bazaizue, praktika hori errepikatu behar duzue. Bestela, praktikak suspendituta izango dituzue eta ezingo duzue lehenengo partziala gainditu. Kasu horretan, asignatura gainditu ahal izateko, ekaineko azterketa finalarekin batera praktiken azterketa egin beharko duzue.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.

2009-01-13

III Kontrola

Hemen daukazue II Kontrola eta hemen emaitzak.
Begiratu dena ondo dagoen. Kontroletara aurkeztu ez zaretenok 0 daukazue kontroletako batezbesteko notan eta kontrol batzuetara bakarrik aurkeztu zaretenak gainontzekoetan 0 daukazue.
Gogoratu nota hau partzialeko notaren % 10a dela, praktikak beste %10a eta urtarrilaren 29ko azterketa %80a.

Berrikusketa:
tutoretza orduetan etor zaitezkete kontrola ikustera. Arazorik izan ezkero esan iezadazue.

Asteartea

13. Gaia. Uhinaren definizioa ikusi dugu. Uhin-higiduraren ekuazioa (DÁlambert-en ekuazioa) garatu dugu eta tentsio baten pean dagoen soka baten higidura aztertu dugu. Uhin geldikorrak azaltzen hasi gara.

Problemak. Gaurko 1 eta 2 problemak egin behar zenituzten. Horietaz gain, uhinaren ekuazioa lantzeko, biharko 4 eta 5. problemak egin itzazue

Garrantzitsua. Praktiken notetan R bat agertzen bazaizue, praktika hori errepikatu behar duzue. Bestela, praktikak suspendituta izango dituzue eta ezingo duzue lehenengo partziala gainditu. Kasu horretan, asignatura gainditu ahal izateko, ekaineko azterketa finalarekin batera praktiken azterketa egin beharko duzue.

Gogoratu. Proposamen bat egin nizuen: urtarrilak 16ko (ostiraleko) klasea 14ra (asteazkenera) aurreratzea, horrela ostirala dudak galdetzeko edo ikasteko izango duzue.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.

2009-01-09

Ostirala

12. Gaia. 9. problema amaitu dugu eta III kontrola egin dugu.

Problemak. Astearterako 13. gaiko 1 eta 2 problemak egin.

Garrantzitsua. Praktiken notetan R bat agertzen bazaizue, praktika hori errepikatu behar duzue. Bestela, praktikak suspendituta izango dituzue eta ezingo duzue lehenengo partziala gainditu. Kasu horretan, asignatura gainditu ahal izateko, ekaineko azterketa finalarekin batera praktiken azterketa egin beharko duzue.

Gogoratu. Proposamen bat egin nizuen: urtarrilak 16ko (ostiraleko) klasea 14ra (asteazkenera) aurreratzea, horrela ostirala dudak galdetzeko edo ikasteko izango duzue.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.

2009-01-08

Osteguna

12. Gaia. Clausius eta Kelvin-Planck-en enuntziatuak azaldu ditugu. Eta 8 eta 9. problemak egin ditugu.

Problemak. Biharko amaitu ezazue 9. problema.

III Kontrola. Data: Ostirala, urtarrilak 9
Ordua: 12:00etan
Gela: P2A5
Edukia: 6, 7 eta 8. gaiak (Egia eta gezurrezko 5 ariketa eta problema bat)

Gogoratu. Proposamen bat egin nizuen: urtarrilak 16ko (ostiraleko) klasea 14ra (asteazkenera) aurreratzea, horrela ostirala dudak galdetzeko edo ikasteko izango duzue.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.

2009-01-07

Asteazkena

12. Gaia. Azkeneko egunean ikusitakoa errepasatu dugu. Carnot-en motorea errepasatzeko 3, 5 eta 7. problemak egin ditugu. Eta entropiaren kalkulua errepasatzeko 1 eta 6 (a) problemak egin ditugu eta 8.ena egiten hasi gara.

Problemak. Egin itzazue 6 (b) eta 9. problemak.