Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-04-30

Osteguna

21.Gaia. Interferentzia eta Difrakzioa. Gai berriarekin hasi gara. Interferentzien teoria orokorra ikusi dugu.

Astearterako. Errepika ezazue klasean egindako garapena.

Entregatzeko. Aurreko gaiko 5 eta 8. problemak.

2009-04-29

V Kontrola

Hemen daukazue gaur egin dugun froga.

2009-04-28

Asteartea

20.Gaia. Gaia amaitzeko Doppler efektua uhin elektromagnetikoetan ikusi dugu.
Problemak. 6, 7, 9 eta 10. problemak egin ditugu. 8. egiten hasi gara, problema hau garrantzitsua da, amaitu eta entrega iezadazue.

Entregatzeko. 5 eta 8. problemak.

V Kontrola.
Data:
Apirilak 29 Asteazkena (10:00-11:00)
Edukia: 16, 17 eta 19. gaiak
Gela: P2A3
Egitura: Teoria: 5 kuestio.
Problema 1.

2009-04-24

Ostirala

20.Gaia. Polarizatzaileak eta uhinen hedapena medio desberdinetan ikusi dugu.
Problemak. 3 eta 4. problemak egin ditugu eta 5. planteatu dugu.
Astearterako. 8. problema egin ezazue.
Entregatzeko. 5. problema.

V Kontrola.
Data:
Apirilak 29 Asteazkena (10:00-11:00)
Edukia: 16, 17 eta 19. gaiak
Gela: P2A3
Egitura: Teoria: Garatzeko galdera edo kuestioa.
Problema 1.

2009-04-23

Osteguna

20.Gaia. Uhin elektromagnetikoaren energia ikusi dugu. horretarako energia dentsitatea, Poynting-en bektorea eta batezbesteko intentsitatea definitu ditugu.
Problemak. 1 eta 2 problemak egiteko bideak eman ditugu.

V Kontrola.
Data:
Apirilak 29 Asteazkena (10:00-11:00)
Edukia: 16, 17 eta 19. gaiak
Gela: P2A3
Egitura: Teoria: Garatzeko galdera edo kuestioa.
Problema 1.

Praktikak.
Hemen dauzkazue emaitzak. Gogoratu R bat agertzen bada etorri bulegora beranduenez ostiralean (bihar) .

2009-04-21

Asteartea

20.Gaia. Uhin Elektromagnetikoak. Maxwell-en ekuazioak ikusi ditugu. Horietatik jota eremu magnetikoaren uhin izaera aztertu dugu. Polarizazioa ikusi dugu.
Problemak. 1. problema egiten hasi gara.

Ostegunerako. 1 eta 2. problemak egin itzazue. Klasean eskatutako frogapenak egin.

V Kontrola.
Data:
Apirilak 29 Asteazkena (10:00-11:00)
Edukia: 16, 17 eta 19. gaiak
Gela: P2A3
Egitura: Teoria: Garatzeko galdera edo kuestioa.
Problema 1.

Praktikak.
Hemen dauzkazue emaitzak. Irakur ezazue atzo jarritako testua.

2009-04-20

Asteazkenetako orduak

Gogoratu ikasgai honetako kredituak betetzeko jarritako ordutegi teorikoa eta praktika orduetaz gain beste sei ordu eman behar ditugula, horietatik 3 eman ditugu eta beste 3 falta zaizkigu. Arazorik ez baduzue hiru ordu horiek egun hauetan jarriko ditugu:

- Apirilak 29 asteazkena 10:00-11:00 (kontrola)
- Maiatzak 6 asteazkena 10:00-11:00
- Maiatzak 13 asteazkena 10:00-11:00

Praktiken Emaitzak

Hemen dauzkazue praktiken emaitzak.

R letrak esan nahi du bulegora etorri behar duzuela txostena jasotzera jakiteko zer berregin behar duzuen (txostena edo praktika osoa). Mesedez, APIRIZALEN 24a (datorren asteazkena) baino lehenago etor zaitezte txostena jasotzera.
Praktika osoa errepikatu behar duzuenak edo justifikaturiko arrazorien batengatik praktikaren batera etorri ahal izan ez baduzue MAIATZAREN 20an egin beharko duzue (praktiken ohiko ordutegian). Dena den, APIRILAREN 24a baino lehen bulegotik pasa zaitezte.

Gogoratu: Lauhileko bakoitzean praktiken nota egindako praktiken batezbestekoa izango da. Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa izango da bi lauhilekoko praktikak gainditzea. Lauhileko baten edo bien praktikak gainditzen ez dituzten ikasleak praktika azterketara aurkez daitezke Ekaina eta Iraileko deialdietan. Praktikak gainditzeak aurtengo kurtsorako balioko du bakarrik, ez da hurrengoetarako gordeko.

2009-04-08

Asteartea

19.Gaia. Gai honen errepasoa egin dugu. Egia eta gezurrezko ariketa batzuk egin ditugu.
Problemak. 4. problema amaitu dugu eta 3. eta 7. problemak egin ditugu.

Entregatzeko. 19. gaiko 5. problema egin ezazue.

Apirilak 21 astearterako. Birpasatu ikusitako guztia Ekainak 30ean izango den partziala prestatzeko. Oso gutxi geratzen da! Entregatu ez dizkidazuen problemak egin eta tutoretzak aprobetxatu.

V Kontrola.
Data:
ZUEK ZEHAZTU BEHAR DUZUE. Lauhilabeteko honen hasieran jarri genuen data apirilak 24a da, baina beste azterketa bat daukazue egun horretan, ez dakit datarik adostu duzuen, baina proposaturiko beste data apirilak 30 (osteguna) da.
Edukia: 16, 17 eta 19. gaiak

2009-04-06

Ostirala

19.Gaia. Gai honetako teoria amaitzeko transformadorea zer den ikusi dugu. Autoindukzio eta elkarindukzio koefizienteak eta energia magnetikoa definitu ditugu.
Problemak. Ostegunean azaldutako birpasatzeko 9. problema egin dugu. Elkarindukzio eta autoinduzkzio koefizienteak lantzeko 4. problema egin dugu.

Astearterako. 3. problema egin ezazue.
Entregatzeko. 19. gaiko 5. problema.

2009-04-02

Osteguna

19.Gaia. Faraday-ren sorgailua eta motore elektriko elementala ikusi dugu. Horretaz gain, atzo hasitako 8. problema amaitu dugu.

Biharko. Klasean ikusitakoa praktikan jartzeko egizue 9. eta 7. problemak.
Entregatzeko. 19. gaiko 5. problema.