Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-01-07

Asteazkena

12. Gaia. Azkeneko egunean ikusitakoa errepasatu dugu. Carnot-en motorea errepasatzeko 3, 5 eta 7. problemak egin ditugu. Eta entropiaren kalkulua errepasatzeko 1 eta 6 (a) problemak egin ditugu eta 8.ena egiten hasi gara.

Problemak. Egin itzazue 6 (b) eta 9. problemak.

III Kontrola. Data: Ostirala, urtarrilak 9
Ordua: 12:00etan
Gela: P2A5
Edukia: 6, 7 eta 8. gaiak (Egia eta gezurrezko 5 ariketa eta problema bat)

Gogoratu. Proposamen bat egin nizuen: urtarrilak 16ko (ostiraleko) klasea 14ra (asteazkenera) aurreratzea, horrela ostirala dudak galdetzeko edo ikasteko izango duzue.

Edozein duda galdetzeko, bai problemen edo teoriaren inguruan, tutoretzara etor zaitezkete. Edo duda orokorra bada comments-etan jar dezakezue, zuen klasekideak horren berri izan dezaten.