Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2010-03-05

Ostirala

16. Gaia. Korronte elektrikoari dagokion teoria amaitu dugu. Ohmen legea, Joule efektua eta Kirchoff-en legeak aztertu ditugu. Kuprezko eroale batean karga-eramaleen abiadura kalkulatu dugu.

Astearterako
. Egin itzazue 10 eta 11. problemak Kirchoff-en legeak aplikatzeko eta1, 3, 4 eta 5 klasean ikusitako beste kontzeptuak lantzeko.

Teoria-Galdera. Azterketako teoria atalean agertzen den galderatxoak praktikatzeko azken bi transparentzietan bi ariketa jarri dizkizuet, egin itzazue eta dudaren bat badaukazue galdetu.

Entregatzeko (Martxoaren 12an, ostiralean). 15. gaiko azken gardenkian agertzen den problema.

Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).