Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-12-01

Asteartea

8. Gaia. Problemak egin ditugu.

Ostegunerako. Errepasatu klasean egindako problemak eta 6, 11, 13 eta 18. problemak egin.

Ostiralean entregatzeko. 7. gaiko 11. problema eta problema bera baina pendulu sinplea izan beharrean hertz batetik zintzilikatutako hagaxka baten kasuan (bala hertzetik d distantziara egiten du talka, hagaxkak M masa du, balaren abiadura v da eta masa zentruak talka ostean hartzen duen altuera h da).
Problema bi hauek egiteko web-orrialde honetan dagoena hartu dezakezue kontutan. (Pendulu balistikoa I eta Pendulu balistikoa II).

Oharra.
Datorren astearteko tutoretza asteazkenean izango da ordutegi berean, hau da 15:00tik 18:00ra.

*Praktikak. Gogoratu praktiketan R bat daukazuenak nire bulegora (P4BN22) etorri behar duzuela txostena jasotzera. Bestela praktika hori EZ GAINDITUTA bezala hartuko da eta beste praktikekin media egingo da.