Asteartea
6. Gaia. Higidura oszilakorra. Higidura harmoniko sinplea garatu dugu. Higidura ekuazioan agertzen diren aldagaien esanahi fisikoa aztertu dugu: anplitudea, fasea, hasierako fasea eta maiztasun angeluarra. Higidura mota honen periodikotasuna, desplazamendua, abiadura, azelerazioa eta energia aztertu ditugu. 1 problema zuzendu dugu eta 2. problema egiten hasi gara.
Ostegunerako. Amaitu ezazue 2. problemaren 1 partea eta egin itzazue 3 eta 4. problemak.
Entregatzeko (Azaroaren 6an, ostiralean). 5. gaiko 11. problema.
Kontrola. Data: Azaroaren 13, ostirala
Lekua: P1A5 gela
Iraupena: 45minutu
Edukia: 2-7 gaiak
Egitura: Teoria garatzeko galdera bat + Problema bat
* Gogoratu kontrol hau partzialeko notaren %10 dela.
Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoretzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home