Ostirala
3. Gaia. Partikularen zinematika. Gaia honen teoriarekin amaitu dugu, atxekituriko gardenkietan gaiaren laburpen bat duzue. Gaur higidura erlatiboa ikusi dugu, horri buruzko problemak 12. problematik aurrera aurkituko dituzue eta hurrengo astean egingo ditugu.
Problemak. 11. eta 3. problemak egin ditugu, higidura zirkularrari dagozkionak. Emandako teoriarekin 1, 2, 4, 5, 6, 7 eta 8. problemak egin ditzakezue. Saiatu egiten eta dudarik badaukazue asteartean klasean galdetu.
Entregatzeko. (Urriaren 9an) 7. eta 16. problemak. Klasean esan dizuedan moduan, 16.a egiteko itxaron hurrengo astera.
Edozein zalantza izanez gero comments-etan idatz dezakezue, klasean galdetu edo tutoritzetara etorri (P4BN22 bulegoa).

0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home