Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak

Ingenieritzaren Oinarri Fisikoak Ikasgaiarako Bloga/ Blog para la Asignatura Fundamentos Fí­sicos de la Ingenierí­a.

Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU).

2009-03-24

Asteazkena

17.Gaia. Biot eta Savart-en legea ikusi dugu, hau da korronte elektriko batek sortzen duen eremu magnetikoa. Lege horren bidez korronte zuzen eta infinitu batek eta korronte zirkular batek sortzen duten eremu magnetikoak kalkulatu ditugu. Korronte elektrikoak sortarazten duen eremu magnetikoaren adierazpena azaltzen hasi gara.

Problemak.
2. problema ebatzi dugu eta 3. problema ebazteko bideak eman ditugu.
Astearterako. 3. problema amaitu eta 4. eta 5. problemak egin. Berregin klasean egindako Biot eta Savart-en legearen bidezko eremu magnetikoaren kalkuluko adibideak.