Asteartea
6. Gaia. Higidura Oszilakorra. Ostiralean gai honekin hasi ginen, higidura ekuazioa, soluzioa eta energia mekanikoa ikusi genituen. Gaur, ostiralean ikusitakoaren errepasoa egin dugu eman dizuedan orri baten bidez. Hurrengo egunerako amaitu orri hori eta indar elastikoaren energia potentziala irudika ezazue.
Praktikak. Bihar praktikak dauzkazuenak, gogoratu puntual egon behar duzuela, txostena, paper milimetratua eta praktika ondo irakurrita ekarri behar dituzuela. (Notarako guzti hau kontutan hartuko da). Eskumako zutabean Praktikak atalean paper milimetratua aurkituko duzue. Papera inprimatzeko, irudiak ikausteko edozein programarekin zabaldu dezakezue.

2 Comments:
Zer egin behar dugu azterketako emaitzak ikusteko???
Zein pasahitza eta zein izen erabili behar dugu azterketen emaitzak ikusteko?
Publicar un comentario
<< Home